Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lopez

Nafarroa Behereko idazlea (Jutsi, XVIII. m.). Ibarreko erretorea izan zen. Alphonsa Rodriguez Jesusen Konpañaco aitaren Guiristiño perfetzioniaren praticaren parte bat heuscarala itzulia. Heucara bezic eztakienendaco (1782) izeneko itzulpenaren egilea da (Práctica de la perfección Cristiana). Alfonso Rodríguez XVI. mendeko jesuita espainiar bat zen. Itzulpena egin beharrean egokitzapena da Lopezek egin zuena, jatorrizko testutik zenbait gauza kendu eta beste batzuk erantsita baititu. Liburuaren garrantzia hizkuntzan berean datza, izan ere, Amikutzeko azpieuskalkian idatzita baitago.