Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lopez Gaseni, Manu

Bizkaitar idazlea (Barakaldo, 1961). Filologia ikasketak egin zituen, eta itzultzaile eta irakasle modura aritu ondoren, Arabako Irakasle eskolan dihardu maisu lanetan. Haur eta gazteentzat idatzi zuen lehen liburua, 1987an, Jokoz kanpo izenekoa. Geroztik titulu hauek argitaratu ditu, besteak beste: Borroka arroka (1991), Andoni eta Maddalenen komediak (1994), Jaun agurgarria (1993), Urrutiko intxaurrak (Lizardi saria, 1996) eta Olioa urpean (1998). Alor berean, bestalde, Lewis Carrolen hainbat lan euskaratu ditu: Aliceren abenturak lurralde miresgarrian (1989), Ispiluan barrena (1990) eta Alice (1992).