Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

López García, Victoria

(Victoria de los Ángeles deitua). Kataluniar sopranoa (Bartzelona, 1923 - 2005). Bartzelonako Lizeoko kontserbatorioan egin zituen ikasketak Dolores Frau-rekin. Han abestu zuen lehen aldiz 1944. urtean. 1947. urtean Genevako Nazioarteko Kantu Lehiaketako lehen saria irabazi zuen eta handik aurrera mundu osoan zehar hasi zen abesten. Munduko antzoki nagusietan abestu zuen, italiar operatik hasi eta Debussy-ren Pélleas et Melisande edo Wagner-en Tannhäuser arteko errepertorioarekin. Kontzertua ere landu zuen, antzinako lied-a eta gaur egungoa bereziki. Espainiako musikagileen artean Falla, Granados eta Montsalvatge-ren lanak abestu zituen. Sari asko jaso zituen Espainian eta Espainiatik kanpo. Fallaren hilondoko Atlántida lanaren estreinaldirako aukeratu zuten.