Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

loki

iz. Buruaren alboko aldea. || Loki(-)hezur. Lokian dagoena.  v  Anat. Gizonak bi loki hezur ditu, buruaren ezker aldean bat eta eskuin aldean bestea. Loki hezurraren zati nagusiak hiru dira: ezkataduna, mastoidea eta haitz hezurra. Bizitzaren bigarren urtearen erdialdean egiten dute bat hiru zati horiek. Hiru apofisi ditu: mastoidea, zigomatikoa eta estiloidea. Loki hezurra buruko hezur hauekin giltzatzen da: parietalarekin (goitik); garondo hezurrarekin (atzetik); esfenoides eta masail hezurrarekin (aurretik); eta beheko masail hezurrarekin (behetik). Buruko eta lepoko gihar ugari lotzen zaizkio loki hezurrari (loki giharra, garondo giharra, esternokleidomastoideoa, maseteroa, etab.).