Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lohitzüne-Oihergi

Zuberoako mendebaleko udalerria, Donapaleuko kantonamenduan. Mugak: iparraldean Domintxine-Berrueta eta Arüe-Ithorrotze-Olhaibi; ekialdean Arüe-Ithorrotze-Olhaibi eta Aiñharbe; mendebalean Larribarre eta Uharte-Hiri (Nafarroa Beherea), eta hegoaldean Urdiñarbe eta Phagola (Nafarroa Beherea). Garaiera, 250 m. 17,52 km2 eta 225 biztanle. Lohitzüne eta Oihergi herriguneek osatzen dute udalerria (lohitzündarrak; oihergiarrak). Udalerriaren hegoaldetik Biduze ibaia igarotzen da. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 73. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (barazkiak, artoa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira (langileen % 70). Aipagarria da San Joan Bataiatzailearen eliza erromanikoa.  v  Historia. 1842. urtean bi herriguneek bat egin zuten udalerria osatzeko.