Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Logras

XVI. mendean Garazin bizi zen familia. Nafarroako erresumako administrazio lanetan jardun zuten eta, Zaro eta Eiheralarren lur asko eskuratu ondoren, markes titulua jaso zuten Luis XIV.a Frantziako erregearengandik. Frantziako iraultzaren bezperan, foruzale sutsu agertu zen Lograsko markesa.