Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Logras, Arnaut

Nafarroa Behereko olerkaria (XVI. m.). Utziateko priorea eta Amikuze-Oztibarreko bikario izan zen. Etxeparek bezala, 15 silabako bertso lerroak idatzi omen zituen. Gaur egun ez da ezagutzen haren idazlanik. Oihenarten L’art poétique-n bakarrik dago hari buruzko aipamena.