Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lodge, Henry Cabot

Estatu Batuetako politikaria (Nahant, Massachusetts, 1902 - Beverly, 1985). Alderdi errepublikanoaren eskutik senatari izan ondoren (1936-1944), Estatu Batuen ordezkari izan zen NBE erakundean (1953). Nixonek bere ordezkari izendatu zuen Parisen Vietnam-eko auziari buruzko konferentzian parte har zezan. Negoziazioen moteltasunaz etsirik, dimisioa eman zuen 1969an.