Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lizarazu, Bixente

Lapurtar futbolaria (Donibane Lohizune, 1969). Ezker hegaletik jokatzen duen atzelari azkarra da. 1984tik 1996ra Bordeleko Girondins taldean aritu zen. 1996-1997 denboraldian Bilboko Athletic taldean jokatu zuen. 1997az geroztik, Bayern Munchich taldean ari da. Frantziako selekzioarekin partida anitz jokatu ditu Lizarazuk. Frantziako selekzioarekin orobat, 1998. urtean Munduko Txapelketa irabazi zuen Frantzian. 2000. urtean, berriz, Belgikako Eurokopa erdietsi zuen.