Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lindgren, Astrid

Suediar idazlea (Vimmerby, 1907 – Stockholm, 2002). Haur literaturan idatzi dituen liburuengatik da, batez ere, ezaguna. 1945ean munduari bira eman dion liburu bat argitaratu zuen, Pippi galtza-luze. Harrezkero Pippiri buruzko beste hiru liburu idatzi ditu. Neskatila horren istorioak antzerkira, komikietara eta telebistara eraman izan dira. Lindgrenen liburuak hirurogei hizkuntza baino gehiagotara itzuli izan dira. Beste lan batzuk dira: Blomquist detektibea (1946), Rasmusyu eta eskalea (1954) eta Emil mutil gaiztoari buruzko istorioak (1963).