Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lindblad, Bertil

Suediar astronomoa (Orebro, 1895 - Stockholm, 1965). Uppsalako Unibertsitatean ikasi ondoren, Stockholmgo Behatokian lan egin zuen 1927. urtetik 1965. urtera. Eguzkiari eta izarrei buruz, astroei buruz eta nebulosa espiral eta eliptikoen arazo dinamikoei buruz hainbat lan idatzi ditu. Bere ekarpenik garrantzitsuena galaxien errotazioari buruz eman zuen teoria izan zen.