Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lin Piao

edo Ling Pia-Ho. Txinatar militar eta politikaria (Huang-Kan, Hupeh, 1907 - Mongolia, 1971). Lehen Gudaroste Gorriko buruzagia izan zen 1932an eta Chiang Kai-shek-en agindupean jardun zuen ondoko urteetan, japoniarren aurka, eta buruzagi nazionalistaren aurka borrokatu zen ondoren Maorekin batean. Maoren laguntzaile nagusienetako bat izan zen 1949tik aurrera, eta Maok, Txu-en-Laik eta Lin Piaok hirutariko nagusi bat osatu zuten urteetan zehar. 1971. urtean, ordea, Lin Piaok ihes egin zuen Maoren aurkako konplot baten ondoren, baina Mongolian Lin Piao zeraman hegazkina jo zuten eta hala hil zen.