Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leroux, Étienne

Hegoafrikar idazlea (1922 - 1989). 1956an argitaratutako Die eeste van Colet (Coleten lehen bizitza) Lerouxen lehen eleberriak, afrikaansez idatzitako eleberrigintza berri baten hasiera adierazi zuen. Lerouxek psikoanalisiaren eraginpean eta ikuspegi existentzialistari jarraituz idatzi zuen eleberri hori, mutiko batek gizon egin artean bizi izaten duen bilakaera sexuala azaltzen duena. 1957an argitaratu zuen Hilaria eleberrian ere, gai bera landu zuen, eta gizarte modernoetako gehiegizko kontsumismoak gizabanakoa egoera patologiko kaltegarrira eta benetako giza sentimendurik gabeko bizimodura eramaten duenaren iritzi kritikoari eusten dio. Bere banakotasuna lausotzean gizatasuna galtzen duen gizonari buruzko Lerouxen ikusmolde hori beste trilogia batean ere agertu zen: Die Mugu (1959); Semme Dae by die sibessteins (1962) eta Die desde oog (Hirugarren begia).