Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leroi-Gourhan, André

Frantses etnologoa (Paris, 1911 - Paris, 1986). Sorbonako irakasle izan zen 1953az geroztik. Hizkuntza, historia eta antropologiako metodoak erabili zituen historiaurrea aztertzeko. Frantses kolonietako etnologian eta Paleolitoko aztarnetan oinarrituak dira haren lan interesgarrienak. Obra nagusiak: Milieux et techniques (1945, Bitartekoak eta teknikak), Le Geste et la Parole (1964-1965, Keinua eta Hitza) eta La Préhistoire de l’art occidental (1965, Sartaldeko artearen historiaurrea)