Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leopoldo IIa

Toskanako duke handia eta Germaniako enperadorea 1790-1792 urteetan (Viena, 1747 - Viena, 1792). Frantzisko I.aren semea eta Jose II.aren anaia eta ondorengoa izan zen. Toskanako duke handia izan zen 1765-1790 urteetan, Leopoldo I.a izenez, eta Argien Mende hartako despotismoaz gobernatu zuen urte haietan. Austriara jo zuenean, ordea, uko behar izan zien Jose II.a anaiak aurreraturiko erreforma askori, Frantziako iraultzaren eraginaren beldur. Herbehereak (1791) eta Lieja (1791) hartu zituen konkistan eta amaiera eman zien turkiarren aurkako gatazkei (Sistovako bakea, 1791). Frantziako Maria Antonieta erreginaren anaia bazen ere, zuhur jokatu zuen Frantziako Iraultzaren aurrean. Frantzisko II.a bere ondorengoak egin zuen Frantziaren aurkako gerrarako deia.