Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leko, Peter

Hungariar xake jokalaria (Szeged, 1979). Zazpi urte zituenean, xake joko bat oparitu zion aitak, eta 12 urte egin zituenerako nazioarte mailako maisua zen. Tibor Karolyi hungariar xakelariarekin entrenatzen zuen eskola orduetan; ikasketak, aldiz, tutoreen bidez osatu zituen. 1992an 14 urtez azpikoen Europako Txapelketa irabazi eta maila bereko Munduko Txapelketan lehen postuko berdinketa lortu zuen. 1994an mundu mailako hirugarren garaipena erdietsi zuen Wijk an Zee-ko lehiaketan, Herbehereetan, eta era honetan Munduko Xake Federazioaren xake-maisu handiaren titulua bereganatu zuen 14 urterekin. Errekorren liburuan Leko bilakatu zen, Judit Polgarren ordez, munduko xake maisu handietan gazteena. Hungarian eta Espainian ere lortu zituen mundu mailako beste bi garaipen 1993an.