Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lekeu, Guillaume

Belgikar musikagilea (Heusy, Verviers-etik hurbil, 1870 - Angers, 1894). C. Franck eta V. d’Indy-ren ikasle izan zen. Gazterik hil zen eta musika lan gutxi utzi zituen, baina oso ederrak denak. Oso ezaguna den Sonata idatzi zuen pianorako eta biolinerako; Adagio bat (1891) harizko orkestrarako; Nocturne, giro inpresionista aditzera ematen duena; Trois Poèmes, berak idatzitako poemen gainean; Andromeda kantata, Erromako sarian bigarren izan zena, eta Faust, estudio sinfonikoak. Erromantizismo berrituaren bideari ekin zion, inpresionismoa hastear zegoen unean.