Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundea

Oñatin egoitza duen nazioarteko ikerketa zentroa, 1988an Eusko Jaurlaritzak eta Soziologiako Nazioarteko Elkartearen (ISA) Soziologia Ikerketa-Batzordearen eraginez sortua. Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundeak Europako zein Europaz kanpoko unibertsitateekin hainbat hitzarmen sinatu ditu, baita Zuzenbide-Soziologoen Nazioarteko Sarearekin ere; azken honen kideek bertako instalazioak erabiltzen dituzte mintegiak edo bilerak egiteko, eta denboraldiak egiteko, bisitari moduan. Sortu zenetik, zuzendari hauek izan ditu: André-Jean Arnaud, 1989-91; Paavo Uusitalo, 1991-92; Rogelio Pérez Perdomo, 1992-93; Roberto Bergalli, 1993-95; Johannes Feest, 1995-97; Jacek Kurczewski, 1997-98; Pierre Guibentif, 1998-00; William L.F. Felstiner, 2000tik 2002ko martxoa arte. Erakundeak Lege-Soziologiako Nazioarteko Master ikastaroak eskaintzen ditu. Halaber, baldintza jakin batzuk beteaz, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean Zuzenbidearen Soziologiako Nazioarteko Doktorego programa eskaintzen du. LSNEK XVI. mendeko Oñatiko Unibertsitate zaharrean du egoitza; Gipuzkoako Foru Aldundiari esker egokitu zen egoitza hori.