Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Leatxe

Nafarroako erdi-ekialdeko udalerria (Zangozako merindadea), Izko mendizerraren ondoan. Leache du izen ofiziala.  Mugak: iparraldean Ibargoiti; ekialdean Oibar; mendebalean Ezporogi, eta hegoaldean Zare. Garaiera, 593 m. 14,63 km2. 1999ko datuen arabera, 51 biztanle ditu (leatxearrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Euskara XIX. mendearen hasieran galdu zen. Ekonomia jarduera nagusia (langileen % 68) laborantza (garia, garagarra, mahatsa) eta abeltzaintza (ardi azienda) dira. Aipagarri dira XIII. mendeko Ama Birjinaren Jasokunde parrokia eliza erromaniko berantiarra (XVII. mendeko erretaula nagusia) eta Madalen, San Martin eta Ama Birjinaren Deikunde ermitak.  v  Historia. 1035. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Leatxeko herria. 1846an udalerri bihurtu zen.