Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Le Pen, Jean Marie

Frantses politikaria (La Trinité-sur-Mer, 1928). Frantziako eskuin muturreko politikari nagusia da. Front National izeneko alderdiko lehendakaria da 1972. urtetik aurrera; botoen % 14 jaso zuen 1988an Frantziako lehendakaritzarako hauteskundeetan, Frantzian lanean ari diren atzerritarren aurkako politikan oinarri hartuta. 1993ko martxoko Batzar Nazionalerako hauteskundeetan, % 12,40ko emaitza izan zuen.