Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Le Nôtre, André

Frantses lorategigilea (Paris, 1613 - Paris, 1700). Versaillesko parkea eta Chantilly, Tuileries, Saint-Cloud, Meudon eta Vaux-eko lorategi zoragarriak diseinatu zituen, besteak beste. Ohore handiak jaso zituen Luis XIV.aren eskutik eta azkenean erregeak noble egin zuen 1675ean. Le Nôtreren arteak Europako hiri nagusietan ere izan zuen oihartzun (La Granjako lorategiak, Espainian).