Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Larra, Mariano José

«Fígaro» «Bachiller Pérez de Munguía» Espainiar idazlea (Madril, 1809 - Madril, 1837). Frantzian bizi izan zen 1818. urtea arte. Zuzenbide ikasketak egin zituen Valladoliden eta Valentzian. 1833an El duende satírico agerkaria sortu zuen. Olerkiak, antzerkilanak eta frantsesetiko itzulpenak egin zituen, baina 1932an, Larrak gustukoen zuen literatura jardunean hasi zen, kazetaritzan. Ohiturazko eta kritikazko artikuluak idatzi zituen hainbat aldizkaritan: Revista Española, Revista mensajero, El observador, El correo de las damas, El Español, etab. Oso ezagunak dira, esaterako, “El castellano viejo, Vuelva usted mañana, El día de difuntos en Madrid” eta “La nochebuena de 1936” izeneko artikuluak. 1936an, “Literatura” izeneko artikulua idatzi zuen. Hura izan zen bere erromantizismoaren aldarrikapen testua, ordu arteko isuri neoklasikoa erabat baztertuta. Politikan ere jardun zuen, Mendizabal ministroaren kontra eta aurrerazaletasunaren alde. Karlismoaren kontra ere idatzi zuen. Politikako eta maitasunezko atsekabeen ondorioz, bere burua hil zuen 28 urte besterik ez zituela. Garrantzitsuak dira, batez ere, Larraren artikulu bildumak (lehen hiru liburukiak, 1935ean argitaratuak). Larrarena da, halaber, El doncel de don Enrique el doliente (1934) eleberria.