Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Larousse, Pierre

Frantses pedagogoa, entziklopedigilea eta argitaldaria (Toucy, 1817 - Paris, 1875). Goi ikasketako eskola bateko zuzendaria zen eta gerora ama hizkuntza ikasteko berrikuntzak ekarri zituen zenbait pedagogia obra eman zituen argitara: Traité complet d’analyse grammaticale (1850), Traité complet d’analyse et de synthèse logique (1852), Jardin des racines grecques et latines (1858-1860), etab. Urte gutxiren buruan guztiz arrakastatsu bihurtu zen Librairie Larousse argitaletxe eta liburu denda sortu zuen 1852. urtean. Grand Dictionnaire universel du XIXe siècle izan zen Larousseren obra nagusia.