Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laon

Frantziako iparraldeko prefetura hiria (Aisne, Pikardia). 30.168 biztanle. Ospetsua da bertako Notre-Dame katedrala, Frantziako eraikin gotiko aipagarrienetakoa (XII-XV. m.; XIII. mendeko klaustroa).  v  Historia. Erromatarrek gotortu zuten hiria eta Laudunum izena ezarri zioten K.o. II. mendean. Apezpikutegi bihurtu zuten V. mendean eta XII-XIV. mendeetan matxinada ugari egin zituzten laborariek bertako apezpikuen aurka. 1870. urtean, frantsesek kapitulazioa alemaniarren aurrean izenpetu ondoren, bertako bolbora biltegia leherrarazi zuen guardia frantses batek oste alemaniarrak hiria okupatutakoan eta bostehun hildako eragin zituen bertako biztanleen eta militar okupatzaileen artean.