Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

lamelibrankio

iz. eta izond. Zool. Soinberen phylum-eko izen bereko klaseko animalia. Lamelibrankioek alde biko simetria eta bi kuskuko oskola dute. Gehienak ur irazleak dira, eta irazgaietan harrapatzen duten planktona eta beste zenbait gai organiko janez elikatzen dira. Lau ordena biltzen ditu: septibrankioak, eulamelibrankioak, filibrankioak eta protobrankioak.