Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lambrichs, Georges

Belgikar argitaratzailea eta idazlea (Brusela, 1917 - 1992). Gerra ondorenean, hiru aldizkaritan hasi zen idazten, Frantzian: Réponse 84, Monde nouveau eta Troisième Convoi. 1945ean Minuit argitalpenean hasi zen literatura zuzendari gisa lanean, eta horretan jarraitu zuen 1955 arte. 1959an Gallimard argitalpen etxean hasi zen lanean, eta Le Chemin saila sortu zuen. Sail horretan genero eta estilo desberdinetako lanak eta idazle desberdinen lanak argitaratzen ziren, besteak beste Jacques Borel, Michel Chaillou, Michel Deguy, Michel Foucault, Pierre Guyotat, Pascal Lainé, Georges Perros eta Jean Roudautenak. 1977an La Nouvelle Revue Française aldizkariaren zuzendaritza hartu zuen 1987 arte. Argitaratzaile bezala egindako lanez gain, idazle bezala ere hainbat lan ditu: Chaystre, ou les Plaisirs incommodes (1948), Les Fines Attaches (1957), Les Rapports absolus (1949), Mégéries (1974).