Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lajos Olaberri, Julian

Nafar pilotaria (Larraintzar, Ultzama, 1940). Atzelari onenetarikoa izan da. Bi aldiz izan zen lehen mailako txapelduna, 1971 eta 1976. urteetan, hain zuzen. 80ko hamarkadan erretiratu zen, eta orduz geroztik ez du aparteko harremanik pilotaren munduarekin.