Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Laiseka, Roberto

Bizkaitar txirrindularia (Gernika, 1969). 1994an hasi zen txirrindularitza profesionalean, Euskaltel-Euskadi taldean, eta bertan aritu zen erretiratu arte. 2007an erretiratu zen, 2006ko Italiako Giroan izandako eroriko baten ondorioetatik erabat osatzea lortu ezinik. Bere karrerako lehen bost urteetan ez zuen garaipenik lortu. Hogeita hamar utetik aurrera iraupen handiko eskalatzaile gisa nabarmendu zen, eta etaparik zailenak irabazi zituen, ihesaldi luzeen ondoren. Garaipenik aipagairrena, 2001eko Frantziako Tourrean lortu zuen, Luz Ardiden mendatean. Itzuli handietako sailkapen orokorrean lortutako posturik onenei dagokionez, 2000ko Espainiako Vueltan seigarren izan zen, eta 2003ko Frantziako Tourrean, hemezortzigarren.