Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

labezomorro

iz. Gau intsektu zapala, beltza gainetik eta gorrixka azpitik (Blattaria).  v  Labezomorro beltza edo etxeko labezomorroa (Blatta orientalis). Blatidoen familiako intsektua, 35 mm inguru luzea, gorputz-zapala, gaineko aldea beltz distiratsua, eta azpikoa gorrixka dituena. Leku heze eta ilunetan ibiltzen da, gauez batez ere. Zernahi jaten du.  v  Ameriketako labezomorroa (Periplaneta americana). 4 cm inguru luzea, kolorez hori gorrixka eta bularraldearen gainean bi orban ilun dituena. Atzeko bi hanka pareak eta antenak oso luzeak ditu.  v  Labezomorro gorria (Blatella germanica). Blatidoen familiakoa, neurriz Ameriketako labezomorroa baino txikiagoa, eta kolorez hura baino argiagoa dena.