Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Labetze-Bizkai

Nafarroa Behereko erdialdeko udalerria, Donapaleuko kantonamenduan, Amikuzen. Mugak: iparraldean, Burgue-Erreiti; ekialdean, Burgue-Erreiti, Ilharre eta Gabadi; mendebalean, Behauze eta Martxuta, eta hegoaldean, Lukuze-Altzumarta eta Behauze. Garaiera, 70 m. 8,79 km2. 1999ko datuen arabera, 167 biztanle (labeztarrak; bizkaitiarrak). Labets-Biscay du izen ofiziala. Auzo nagusiak: Bizkai, Garate, Bidarte, Montobi, Oihalde, Zelabe, Martxand, Itigoiti eta Labetze. Udalerriaren ekialdetik Biduze ibaia igarotzen da. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 75. Laborantza (garia, garagarra) eta abere hazkuntza (ardi eta zerri azienda eta hegaztiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.  v  Historia. Labetzeko herria 1134. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz, eta 1388. urtean Bizkaiko gaztelua. 1841. urtean bateratu ziren bi herriguneok udalerria osatzeko.