Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kyoto

Japoniako hiria, izen bereko prefeturako hiriburua. 2.602.520 biztanle (1990). VIII. mendean sortu zen, eta Japoniako hiriburua izan zen 794tik 1868ra. Japoniako kulturaren eta artearen gune nagusia da. Erlijiogune ere bada; antzinako tenplu budistak ditu aipagarrienak. Historiaren aldetik, berriz, antzinako enperadoreen jauregia eta Nijo gaztelua dira interesgarrienak. Industria nagusiak: elektronika, kobre langintza, lanabesgintza, kameragintza. Eskulangintzan: zeta, brontzea, esmaltea, damaskinatua, portzelana.