Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kutuzov, Mijail Illarionovitx

Mariskal errusiarra (San Petersburgo, 1745 - Silesia, 1813). Katalina II.aren erreinaldiaren azken urteetako gerra guztietan hartu zuen parte. Smolemsk-eko Printze izendatua izan zen 1812an Napoleon-en osteen aurka lorturiko garaipenarengatik Borodinoko gatazka gogorraren ondoren. Bere garaian Errusiaren Salbatzailea esaten zitzaion.