Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kutturlio

iz. Alauda motoduna, hegazabalaren antzeko hegaztia (Galerida sp.).  v  Kutturlio arrunta (Galerida cristata). Bizkarraldeko lumak hondar kolorekoak eta papar-sabeletakoak krema kolorekoak dituena, 17 cm inguru luzea. Europako, Asiako eta Afrikako leku lehor belartsuetan ibiltzen da. Lurrean egiten du habia. Belar-hazia eta intsektuak jaten ditu.  v  Kutturlio mokomotza (Galerida teklae). Kutturlio arruntak baino moko laburragoa duena eta Afrikako iparraldean, Iberiar penintsulan eta Frantziako hegoaldean bizi dena.