Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kusturica, Emir

Bosniar zinema zuzendaria (Sarajevo, Bosnia-Herzegovina, 1955). 90eko hamarraldiaren hasieran, Estatu Batuetara joanda, Arizona Dream (1992) filma egin zuen. Underground filma (1995) hiru orduko epopeia zoragarria da, non begirada zorrotzez Serbiaren iragana aztertzen baita, Bigarren Mundu Gerratik hasita Jugoslavia desegin zen gerra zibileraino. Film hori zela-eta, Kusturicak etsai asko egin zituen bere herrian. Harrezkero beste filma bat egin du: Chat noir, chat blanc (1997, Katu beltz, katu zuri). Egun Frantzian bizi da.