Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kuskus orbainduna

iz. Zool. Martsupiodunen ordenako falanjeridoen familiako ugaztuna, 65 cm inguru luzea (Phalager maculatus edo Spilocuscus maculatus). Gorputza eta burua arratoiarenaren antzekoak ditu, begiak aldiz hark baino handiagoak. Isatsa luze oratzailea du. Sabelaldeko ilea zuria du, gorputzaren gainerako aldeetakoa berriz zuri horixka eta orbain beltz gorrixketakoa. Australiako iparraldean, Ginea Berrian eta Moluka uharteetan bizi da. Hostoak eta fruituak jaten ditu.