Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kuru

iz. Med. Batez ere Ginea Berriko Fore tribuko kideek izaten duten eritasuna, eragina nerbioetako erdiko sisteman duena, eta higidurako nerbioak lotzen diren gunean sortzen dena. Eritasun horrek gorputz ataletako dardara eragiten du. Emakumezkoek eta 9-12 urte bitarteko neska-mutilek izaten dute, eta giza haragia janez kutsatzen dela uste da.