Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kurtag, György

Errumaniar musikagilea (Lugoj, Errumania, 1926). 1946an Budapesten jarri zen bizitzen, eta musika ikasketak sakondu zituen P. Kadosa, L. Weiner, S. Veress eta F. Farkasekin. 1969tik aurrera Budapesteko Musika Akademiako irakasle da. Musikagile gisa, 1959an harirako kuarteto bat idatzi zuen, Vienako eskola ezagutu eta gutxira. Peter Bornemiszaren iritziak soprano eta pianorako kontzertuak (1968) eta Neguko ilunabar baten oroitzaz (1969) soprano, biolin eta zinbalorako zikloak mundu osora zabaldu zuten bere izena. Beste lan batzuk: Lau melodia (1974), Mezuak (1980) eta Omaggio a Luigi Nono (1981).