Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kurlinka

iz. Zool. Eskopazidoen familiako kuliska mota handia, 40 cm inguru luze eta hego puntatik hego puntara 75 cm zabal dena eta 400 gr inguru har dezakeena (Numenius phæopus). Negu-kuliska edo kurlinta izenaz ere ezagutzen da. Buruaren gainean orbain zuri bat izaten du zerrenda mehe beltz batek erdibanatzen duena. Mokoa luze samarra du.  v  Kurlinka handia (Numenius arquatus). Kurlinka arrunta baino handiagoa; 55 cm inguru izaten da luze, burutik isatsera, eta oso moko luzea eta erditik aurrera behera okertua du. Lumen kolorea nabarra du, zuria, beltza eta marroia, azpiko aldeetan argiagoa. Ur asko den lekuetan eta Europako eta Asiako itsasertzetan ibiltzen da. Negua aldiz Europako eta Asiako hegoaldean eta Afrikan ematen du. Animalia txikiak eta haziak jaten ditu.