Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kuei-Lin

(Pinyinez Guilin). Txinako hego-ekialdeko hiria, Kwangsi eskualde autonomoan, Kuei ibaiaren ondoan. 347.000 biztanle (1980). Oso paisaia ederrak daude inguruetan, higadurak guztiz jandako kare-haitz tontor ugariekin. Kuei-Lin-go paisaia pintore askorentzako inspirazio iturria izan da Txinako pinturaren historian. Turismogune garrantzitsu bihurtu da azkeneko urte hauetan. Unibertsitatea  v  Historia. VI. mendean sortu zen hiria. VII. mendean budismoaren gune garrantzi handikoa izan zen. Monasterio ugari geratzen dira garai horretakoak.