Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kuartzo

iz. Miner. Batez ere silizio dioxidoz (SiO2) osatutako mea gogorra. Pisu espezifikoa 2,65; gogortasuna 7.  v  Kuartzoa da lurrazalean zabalduena dagoen mea. Altzairua baino gogorragoa da eta harri mota askoren osagaia da; kuartzitarena, harea harriena, hareena, etab. Berez kolorgea da, baina beste mea eta gaiekin elkartzean kolore asko har ditzake. Forma kristalinoetan agertu ohi da.