Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ktenoforo

iz. Zool. Izen bereko phylum-eko itsasoko animalia bakarti hermafrodita, lehen zelenterodunetan sailkatu ohi zena. Mota batzuk ugari samarrak dira. Itxuraz marmokaren antzekoak dira. Jelatinazko gorputza dute. Aho eta uzki moduko zuloz eta zenbait hodiz osatutako digestio aparatua dute. Zortzi garroren bidez higitzen dira. Hari itxurako luzakin meheak dituzte, gai erregarri bat botatzen dutenak.