Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Krylov, Ivan Alexeievitx

Errusiar idazlea (Mosku, 1769 - San Petersburgo, 1844). Literatura genero guztiak landu zituen baina alegia idazle gisa nabarmendu zen. La Fontaine-ren mireslea zen eta haren taxuko lanak (bederatzi bilduma orotara) eman zituen argitara. Errusiarren izaeraren eta portaeraren adibide eta erakusgarritzat jo izan dira bere lanak.