Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kreutzwald, Friedrich Reinhold

Estoniar idazlea (Kadrina, 1803 - Tartu, 1882). Estoniako ipuin, poema eta kantu tradizionalak bildu zituen. Berebiziko garrantzia izan zuen Estoniako literaturaren garapenean bere Kalevipoeg (1857-1861, Kaleviren semea) poema epikoaz.