Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kreutzer, Rodolphe

Frantses musikagile eta biolinista (Versailles, 1766 - Geneva, 1831). A. Stamitz-en ikaslea. Frantses errege kaperako biolinista 1782-1792 bitartean. Parisko Operako biolinista 1801. urtetik aurrera eta zuzendaria 1816. urtetik aurrera. Parisko kontserbatorioko irakasle izan zen. Beethoven-ek biolin eta pianorako Kreutzer Sonata eskaini zion. Opera ugari idatzi zituen, Lodoïska (1791) besteak beste; balletak, hemeretzi biolin kontzertu, hamabost harizko kuarteto, eta aipagarriak dira orobat bere 40 études ou Caprices pour un violon seul. Ezinbesteko lana da biolin ikasketarako.