Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Krasicki, Ignacy

Poloniar idazlea (Dubieck, 1735 - Berlin, 1801). Poloniako poeta hoberena izan zen XVIII. mendean. Aristokraziako familia batean sortu zen eta Warmiako printze-apezpiku hautatu zuten 32 urte zituela. Stanislao II.a Poniatowski erregearen kapilau izan zen ondoren eta Gnieznoko artzapezpiku egin zuten 1795ean. Ospe handia hartu zuten bere alegiek eta bizio batzuen, bereziki hordikeriaren eta zikoizkeriaren aurkako satirek (1799). Heroi xelebre bat sortu zuen, bestalde, bere Monachomachia satiran (1778, Fraileen gerra). Defoe, Swift eta Rousseau-ren eragina izan zuen Krasickik eta sarrera egin zion nobela modernoari bere Mikolaja Doswiadczynskiego obraz (1776, Nikolas Eskarmentu Handiren abenturak).