Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kral, Frano

Eslovakiar idazlea (Barton, Ohio, 1903 - Bratislava, 1955). Komunista izan zen eta errealismo sozialista landu zuen bere eleberrietan (Bide itxia, 1935; Topaketa, 1937; Bizimodu hobe baten alde, 1937) eta poema bildumetan (Gauetik egunsentira, 1945; Udaberriaren ildoan, 1952).