Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kozane

Greziako ipar-mendebaleko hiria eta izen bereko nomo edo departamenduko (3.565 km2 eta 147.051 biztanle) hiriburua, Mazedonian. 31.333 biztanle. Nekazaritza (tabakoa, garia, garagarra, patatak, barazkiak) da ekonomia jarduera nagusia. Greziako kulturagune garrantzitsua izan zen Erdi Aroan.