Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kosztolanyi, Dezdo

Hungariar idazlea (Szabadka, egungo Subotica, 1885 - Budapest, 1936). Poemak, narrazioak eta eleberriak eman zituen argitara. Budapesti Naplo egunkarian hasi zen lanean 1907. urtean eta urte berean eman zuen argitara bere lehen poema bilduma, baina bigarren poema bildumak eman zion ospea: A szegény kisgyermek panaszai (1910, Haur behartsu baten kexuak). Bereak dira, halaber, Ogia eta ardoa (1920), Gizon goibelaren kexuak (1924) poema bildumak, Gau sorginduak, Zoroak, Arima minduak kontakizunak eta Neron, poeta odoltsua (1926), Hegatxabala (1927) eta Anna Edes (1929) eleberriak.