Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kosta(tu), kosta, kostatzen

zaio ad. (Era burutuak adierazteko kosta (edo kosta izan) ere erabil daiteke; kosta da, zenbait testuingurutan, kostatzen da-ren kidea izan daiteke). ik. gosta(tu). Neketsua, zaila gertatu. Niri ere kosta zitzaidan sinestea. Nire bizi guztian ez zait gutxiago kostatu goizeko bostetan jaikitzea egun hartan baino. ||Lortzeko halako diru kopurua ordaintzea beharrezko izan. Badakik zenbat kostatzen zaidan hi mantentzea? ||Kosta ahala kosta: kosta dena kosta dela. Kosta ahala kosta egin nahi zuen.