Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kosmiko

izond. Kosmosari dagokiona.  v  Izpi kosmikoak. Espazioan zehar ia argiaren lastertasunean higitzen diren atomo nukleoak edo oinarrizko partikulak. Hess-ek ikertu zituen lehen aldiz 1911n. Eguratsa zeharkatzean airea ioitzen dute. Horri esker haien ibilbideak antzeman daitezke Wilsonen kamerarekin. Gorputzetatik igarotzeko ahalmenari begiratuta bi eratako izpiak daude: bigunak, batik bat elektroiez osatuak, eta 10 cm-tako lodiera duen berun xafla batek geldiarazten dituenak, eta gogorrak, zenbait metro lodi diren berun xaflak alderik alde igarotzen dituztenak. Azken horiek izpi erradioaktiboak baino indar handiagoa dute.